Descripción
Descripción
Alfonso Zapico komikigile asturiarra 3 urtez aritu zen guztiz lanari emana Dublindarra sortzeko; nobela grafikoak James Joyceren bizitza du ardatz, eta hark bizi izandako hainbat pasarte, elkarrizketa, lazeria eta abentura korritzen ditu, XX. mendeko pertsonaia zinez handi hura taxutuz. Asmo handiko lan honek Komikiaren Sari Nazionala eskuratu zuen 2012an. Alfonso Zapicoren kontakizun honek, pasadizo ugari ezagutzera emateaz gain, bidaia liluragarria ere proposatzen digu, irlandar unibertsalak bizitoki izan zituen hirietan barrena: Dublin, Trieste, Paris eta Zürich. Liburuak ez du Joyce pertsonaia mitiko gisa bakarrik erakusten; gizon argi baina aldi berean korplexu, egoskor eta bitxi gisa azaltzen du. Bere ikusmen arazoak, diru estutasunak eta garaiko beste idazle batzuekin (hala nola, Ezra Pound edota Samuel Beckett) izandako harremanak oso modu gizatiarrean islatzen dira. - Adina: +15 urte

