Descripción
Descripción
"Otsoak hormetan" Neil Gaiman idazleak idatzitako eta Dave McKean artistak ilustratutako beldurrezko eta fantasiazko haurrentzako liburu ezaguna da. Badira hots susmagarriak, herrestariak, kirrinkariak, hometatik ateratzen direnak. Lucy ziur dago otsoak bizi direla etxeko hormetan -eta, guztiek esaten dutenez, otsoak hormetatik atereaz gero, akabo guztia-. Familiak ez dio sinesten. Eta orduan, egun batean, otsoak hormetatik atera dira. Baina ez da guztiaren akaboa. Aitzitik, Lucyren otsoekiko borroka hasi baino ez da egin. Dibertimendu bitxia, barregarria eta zoragarriro beldurgarria, New York Times-en Coraline best-seller magikoaren egilearena. Ingelesez jatorrizko izenburua The Wolves in the Walls da, eta euskarazko edizioa Astiberri Edizioak argitaletxeak plazaratu zuen. Dave McKean-ek teknika mistoak erabiltzen ditu, marrazkia, argazkigintza eta ordenagailu bidezko diseinua. - Adina: +7 urte
