Descripción
Descripción
Naturaltasuna, praktikotasuna eta artisautza uztartzen dituen poltsa. Eskuz egina, egunerokoan lagun izango duzun pieza da: hondartzara, igerilekura edo eguneroko zereginetan eroso erabiltzeko aproposa.
Kanpoaldea %100 kotoizkoa, urdin eta kolore naturaleko marradun ehuna erabiliaz. Barrualdea, berriz, %100 kotoi iragazgaitzez josita dago, erabilera erosoagoa eta iraunkorragoa bermatzeko.
Barruan kremaileradun poltsiko bat dauka, gauza txikiak seguru gordetzeko, eta mosketoidun zinta bat, giltzak edo behar dituzun objektuak beti eskura izateko.
Neurriak (gutxi gorabeherakoak): 35 cm x 34 cm (behealdean) x 14 cm
Zaintza
- Garbitu programa leunean edo eskuz, eta utzi aire zabalean lehortzen.
- Ez erabili lehorgailua.
- Ez lisatu barruko oihala, haren tratamendu iragazgaitza ez kaltetzeko.
Poltsa bakoitza banan-banan eta arretaz egina dago. Xehetasun bakoitza mimoz landua da. Zure egunerokoa errazteaz gain, ukitu natural eta berezia emango dio zure estiloari.
Oharra: Argazkiek kolorearen ideia ematen dute; produktuaren benetako tonua pixka bat alda daiteke argi eta pantailaren arabera.



